XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harri beiraztatuari ez dio ez urak, ez azidoak, ez labaingarriak eta ezta tenperatur aldaketak ere eragiten.

Harri beiraztatuekin buru daitezkeen lanak guztiz desberdinak izan daitezke; bizar-kentze astunetik zehaztasun handiko artezketarainokoak.

Silikatozko harri aglomeratuak aurrekoak baino erraztasun handiagoz galtzen dute alea eta ertza oso fina duten erremintak zorrozteko oso egokiak dira; beroa minimora murriztea komeni bait da urraketan.

Silikato hauek oso harri handiak eraikitzeko egokiak dira.

Erretxina sintetikoa beiraztatuaren ondoren garrantzitsuena izanik, aglomeratzaile-prozedurarik gaurkotuena dugu.

Berari esker, abiadura periferikodun handian lan egin dezaketen harriak lor daitezke.

Aglomeratzaile-mota hau, bizar-kentzeko harri, zatitzeko disko, harri fin eta superakabaketa-harrien eraikuntzan erabiltzen da.

Bulkanizatua, oso harri gogor, zatitzeko disko, oso harri mehe eta abar egiteko oso egokiak dira.

Aglomeratzaile hau lortzeko erabiltzen den materiala kautxua da, berau malgutasun ona eta laneko tenperatura handiekiko erresistentzia ematen duena izanik.

3.4. Harriaren hautapena Aukera bakoitzean espezifikazio konkretodun harri bat hautatzeko erizpideak finkatzerakoan, faktore hauek hartzen dira kontutan: Landu behar den materiala Eragiketa-mota Ukipen-gainazala Akabera eta doitasuna Ebaketa-abiadura, aitzinapena eta iraganaldi-sakonera.